Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/10/02
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Emakumeen ahalduntzerako eskolak 

Eraldaketa Feministarako Eskola

Eraldaketa Feministarako Eskolak hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, geure eskubideen jabe egiteko, pertsonalki eta kolektibo modura eraldaketa sozialean parte hartzeko, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izateko... espazio izan nahi du.

Azken finean, eskolaren asmoa da emakumeon partaidetza eta ahalduntzea sendotzea eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko bidean urratsak bultzatzea.

Emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gunera hurbil zaitezen gonbidatu nahi zaitugu.

 

Izena emateko: ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Herriko Plaza z.g.)

Informazioa: Berdintasunerako Azpisaila (Herriko Plaza z.g.) Telf. 943 449 576  / eskolafeminista@errenteria.eus

EMAKUMEOK MARTXAN PROGRAMA

Emakumeok martxan. Bertan 11 auzoetako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Izen ematea elkarte bakoitzean egingo irailaren 18an, 19an eta 20an 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzaren araberakoa izango da.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria