Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/09/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Mariasun Landa Sariak 

 Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek gure herriari (Errenteriari) egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi da, eta horrela, herri-kronika osatu. Lehenengo Sariak 2010ean eman ziran eta ordutik urtero martxan jartzen den lehiaketa bat da.

Aurtengo edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da.

Lehiaketa honen bidez bi sari ematen dira,

  • Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450 € (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)
  • Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena saritzen da).

Bi idazlan irabazleak gainera, Oarso aldizkarian argitaratzen dira eta inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egiten du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izaten da.

Hauek dira aurreko urteetan aukeratutako lanak: 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria