Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/05/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Emakumeenganako indarkeria 

Tratu txar psikologikoa eta indarkeria jasaten ari zara zure senarrak edo bikotekideak…
Oihu egiten badizu maiz.
Burla egin edo kritikatzen bazaitu etengabe.
Besteen aurrean umiliatzen bazaitu.
Deskalifikatu eta iraindu egiten bazaitu.
Zuk beste pertsonekin hitz egitea, kalera irtetea, lagunak edukitzea gustuko ez badu.
Zurekin eta zure familiarekin lotutako erabakiak hartzerakoan ez bazaitu kontuan hartzen.
Mehatxatu egiten bazaitu.

Tratu txar fisikoa eta sexuala jasaten ari zara zure senarrak edo bikotekideak…
Jo egiten bazaitu edo ostikadak ematen badizkizu.
Eztabaidan ari zaretela, bultzatu, zure gainera etorri edo astintzen bazaitu.
Masailekoak ematen badizkizu.
Iletik tira egiten badizu.
Mehatxu egiten badizu, armekin edo bestelako gailuekin.
Sexu-harremanak izatera behartzen bazaitu.

Bikotekideen arteko tratu txarra ziklikoa da, errepikatu egiten da eta beti egiten du okerrera nahiz eta indarkeria-egoera baten ondoren zure bikotekideak…
Barkamena eskatu, batzuetan negarrez.
Gehiago ez dela gertatuko esan.
Bere bizitzan garrantzitsuena zarela esan, ezin duela zu gabe bizi.
Ezer gertatu izan ez balitz bezala, oparia egin, bidaian eraman edo sorpresa bat eman.
Zer gertatu zaion ez dakiela esan.

Tratu txarrik jasotzen baduzu, ESKATU LAGUNTZA:

Intereseko baliabideak eta telefonoak:
Tratu txarra jasan baduzu, jasaten ari bazara edo jasateko arriskua duzula uste baduzu, izan fisikoa edo psikologikoa, joan Gizarte Zerbitzuetara. Bertan  aholkua  eta behar duzun laguntza emango dizute doan: laguntza psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, alojamenduari dagokiona, etab.

 Errenteriako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak – 943 449604
 Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Tratu txarren eta/edo sexu indarkeriaren biktimei informazioa eta aholkularitza emateko Telefono bidezko Zerbitzura ere jo dezakezu. Zerbitzu hau doakoa da, eguneko 24 orduetan dago martxan, hainbat hizkuntzatan, eta entzumen arazoak dituzten pertsonentzat egokituta dago.
 
 24 orduko telefono-arreta zerbitzua – Tel.: 900 840 111 / 016
Erasotua izateko beldur bazara edo Gizarte Zerbitzuak itxita badaude, hona jo dezakegu:

 Udaltzaingoa Errenteria: 943 344 343
 Larrialdietarako Zerbitzua: 112


Protokoloa
Gidak eta bestelako material interesgarria
• Guía práctica contra la violencia doméstica y de género
• Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioa, 2009, EmakundeMujeres Víctimas de Violencia de Género en la CAV. Informe 2009
• Mujeres Víctimas de Violencia de Género en la CAV. Informe 2009
• Modelo de protocolo para combatir el acoso sexual y sexista en el trabajo en empresas de más de 50 personas en plantilla
 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria