Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/09/12
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Berdintasunerako kontseilua 

Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua sortzeko erabakia Errenteriako Udalbatzak onartu zuen 2010eko irailean, Errenteriako Berdintasun Planean jasotakori erantzunez. Kontseiluaren sorrera baina, nagusiki emakumeek egindako gogoeta-, eztabaida- eta adostasun-prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan parte hartu duten batzuk maila pertsonalean egin dute, beste batzuk berriz, era desberdinetako elkarteak ordezkatuz egin dute. Guztiak ere interes batek bultzatu ditu: berdintasunaren aldeko egiteko dagoen lanak orokorrean, eta zehazki, Errenteriako Berdintasun Planaren garapenarekiko interesak.


Herritatarrek parte hartzeko organoa da beraz, Udalak, herritarrek eta berdintasunaren alde lan egin nahi duten Errenteriako talde nahiz elkarteek osatzen dutena.
Kontseiluaren ardura da Errenteriako Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Planaren (2008-2012) garapena bermatzea eta baita Udalari aukera-berdintasuna sustatzeko helburuarekin lotutako gaietan aholkuak ematea.

Zehazki, Kontseiluaren helburuak hurrengoak dira:
a. Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nah iduten pertsonen eta eragile sozialen sarea sortzea
b. Emakumeen parte-hartzea, ahalduntzea eta protagonismoa bultzatzea.
c. Berdintasunarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa egitea eta elkarlanerako adostasun-puntuak bilatzea
d. Emakumeen parte-hartzea, ahalduntzea eta protagonismoa bultzatzea.
e. Udalerriko Berdintasun Planaren garapena bermatzea
f. Berdintasun Arloaren jarduera bideratzen laguntzea (jarduera bideratzeko proposamenak/ekarpenak egitea).
g. Aukera-berdintasuna bultzatzeko ideia berritzaileak sustatzea.
h. Udal-politiketan genero-ikuspegia bultzatzea
i. Aukera-berdintasunaren aldeko hainbat ekimen sustatzea udalerri mailan.

Parte hartzen duten elkarteak:
• Amalatz
• Bilgune Feminista
• Guneberri A.M.P.A.
• Ekintza Dasalud
• Asociación Centro Social de Mujeres ITZATU
• Grupo de Mujeres Laguntasuna
• Zenbait pertsona partikularrak
Parte hartu nahi izanez gero, jarri harremaenetan Berdintasunerako Sailarekin:
email: berdintasuna@errenteria.net
Tel.: 943 449 576


Fitxategiak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria