Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/10/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Enpresa Turistikoak 

Listorreta Zalditegia
 

Aldura, 55. (Listorreta parkearen ondoan)
20100 ERRENTERIA

Tel.: (00 34) 943 510 399
Fax: (00 34) 943 515 910
E-mail: h.listorreta@euskalnet.net
Oharra: Federetuak bakarrik.
Ordutegia: asteartetik igandera: 08:30-14:00 / 16:00-20:30

Gure bideetan eta larretan paseatzeko modurik erakargarrienetakoa zaldia erabiltzea da. Zaldiaren bizkarrean igota oraindik gehiago hurbilduko gara naturara. Aiako Harria Parke Naturalak, esaterako, oso toki basatiak eskaintzen dizkigu eta aproposak dira zaldiz iristeko.
Parkean bista ederrez gozatuko dugu eta zaldiz oraindik ederragoak izan daitezke. Listorreta hipikak zaldiz paseoak egiteko aukera eskaintzen digu.
Jarduera hau jende orok egin dezake, Listorreta hipikak haurrentzat poniak ere baditu eta. Zaldiketa munduan hain adituak ez direnentzat ekitazio-ikastaroak daude.
Era berean, Listorreta hipikak zaldiak saldu eta erosten ditu, baita zaldiei ostatua eskaini ere.



 

Sherpa kirolak
 

Santa Klara, 12
20100 ERRENTERIA
Tel./Fax: (00 34) 943 516 192
E-mail: sherpacb@euskalnet.net 

Ordutegia: astelehenetik larunbatera: 10:00-13:30 / 16:00-20:00


Oarsoaldeak orografia pribilegiatya du eta natur gune garrantzitsuetatik (hala nola Pirinioetatik) hurbil dago. Horri esker jarduera eta kirol ugari egin daiteke, besteak beste, arrisku-kirolak izenekoak: urpekaritza, alpinismoa, eskalada, etab.

Oarsoaldean itsas kirolak nahiz lehorrekoak egin daitezke, bai begirale adituekin, baita nork bere kabuz ere. Horretarako, hautabiderik bideragarrienetakoa, jarduerak egiteko orduan, materiala alokatzea da.

Sherpa Kirolak enpresak aukera hori eskaintzen du. Ekipamendu-mota desberdinak aloka daitezke, besteak beste:

 

  • Mendiak igo eta alpinismoa egiteko elur-erraketak.
  • Eskalatzeko pioletak eta kranpoiak.
  • Iraupen-eskirako eskiak.
  • Mendi-eskiak, palekin, arbarekin eta zundarekin.

| Herriko plaza, s/n - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © 2007 Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria