Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/12/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Bisita gidatuak eta ibilbideak 

Zubiaurre jauregia (Argazkia: José Ángel Prieto)
Zubiaurre jauregia (Argazkia: José Ángel Prieto)

Gure ondare historiko, artistiko eta naturala ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu ugarien artean, besteak beste, herrian bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen du.

Historia-ondarea

Erdi Aroko morfologia duen Hirigune historikoaren garrantzia, eskualdeko handiena izatea, ezaguna ez den Errenteriako itsas izaera eta izan duen eta dagoeneko ahaztuta dagoen industria garapen handia bezalako ezaugarriek eragin dute Udalak ekimen hori abian jarri nahi izatea, modu didaktikoan historia berreskuratzeko asmoz.

- "Egun batez batzarkide: udaletxea eta honen funtzionamendua": 5-10 urtekoei zuzendutako bisita-tailerra. (ordu 1).

- "Errenteriako 5 ateen bila": 8-12 urte edo adin horretako umeak dituzten familiei zuzendutako pista-jokoa. (ordu 1).

- "Oreretatik itsas-hirira": Errenteriako Erdi Aroko eta Aro Berriko historia: 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (1,5 ordu).

- "Sirena hotsen atzetik": 10-12 urte edo adin horretako umeak dituzten senidei zuzendutako pista-jokoa - ginkana. (1,5 ordu).

- "Mantxester txikira bidaia: industrializazioa Errenterian": 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).

- "Errenteriako altxorrak azaleratzen": 8-12 urte edo adin horretako umeak dituzten senidei zuzendutako pista-jokoa - ginkana. (ordu 1).

- "Kasko historikoan ezkutatuta": 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (1,5 ordu).

Bisita gidatuak doakoak dira eta ikasle zein mota askotako elkarte eta entitateei eskaintzen zaizkie (kulturalak, hirugarren adinekoak eta abar). Izena emateko 943 449610 telefono zenbakira dei daiteke edo artxiboa@errenteria.eus helbidera mezu elektronikora bidali.

Horretaz gain, urtean zehar, bisita hauek modu puntualean herritarrei oro har eskainiko zaizkie (bi hilabetean behin erroldatu berrien ongi etorri saioekin batera, iraileko Atlantikaldian eta urriko-azaroko Bertatik bertara, ondarea ezagutzen proiektuaren barne). Helburu horrekin, dei zehatza egingo da komunikabideen bitartez.

Era berean, hainbat ibilbide personal egin ahal dira, bi aplikazio teknologiko erabiliz: Cicerone Sistema eta Conectur aplikazioa.

Liburutegia

Zerbitzua ezagutarazteko asmoz, Errenteriako udal liburutegiak adinez ezberdindutako bisita gidatuak eskaintzen ditu dohain. Horietan instalazioak, funtsak, katalogoaren erabilera, liburutegi digitala zein bertan egiten diren ekitaldiak ezagutuko dira.

Bisita horiek egiteko 943449635 telefono zenbakira deitu edo liburutegi@errenteria.eus posta elektronikora mezua bidali daiteke.

Ondare naturala eta paisaiak

Hauek dira Udalak hainbat eragile publiko eta pribaturekin udan antolatzen dituen bisita gidatuak: Aiako Harria Natur Parkearen organo kudeatzailea, GPS Fundazioa, Felix Ugarte Espeleologia Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea eta abar. Helburua da natur ingurunearen erabilera publikoa sustatzea, modu ordenatu eta atsegin batean eta, horretaz gain, Errenteriako ondare natural, bioaniztasun eta paisaiari buruz ikastea, batez ere babestutako eremuez, hala nola Lau Haizeta Parkea eta Aiako harriaren Natur Parkea eta Aiako Harria Kontserbazio Bereziko Eremua, azkena Natura Sarea 2000n sartua. Data eta prezioen inguruko informazioa udal web orrian dago eskuragarri.

Batetik Oarsoaldeak antolatzen dituen bisitak daude eta hauetan izena emateko turismo bulegoan baliatu behar da (943494521 edo turismo@errenteria.eus).

Bisita hauen prezioa 1 edo 2 euro izaten da, pertsonaren adinaren arabera, eta honakoak dira:

- Añarbeko Erreserba eremua

- Aizpitarteko haitzuloetako aztarnak

- Lau Haizeta parkea eta Sanmarko gotorlekua

Horretaz gain, udan “Udako abenturak Listorretan” izeneko bisitak antolatzen dira. Izena emateko 943494248 edo 688895068 telefono zenbakietara deitu edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net posta elektronikora mezua bidali daiteke. Bisiten prezioa 0 eta 5 euro bitartekoa da. Udako bisitak hauek dira:

- Aizpitarteko kobetara irteera.

- Aizpitarteko lehen gizakia, historiaurreko bizimoduak.

- Malbazarreko hezaegunera irteera, narrastiak eta anfibioak ezagutzeko.

- Listorretan jolasak, ingurunea ezagutzeko eta orientatzen ikasteko.

- Ezagutu saguzarrak.

 

Ibilbideak

Errenteriak hainbat ibilbide egiteko aukera eskaintzen die bertakoei nahiz bisitariei.

Honela sailka ditzakegu:

- Ibilbide Kulturala Errenteriako Hirigune Historikoan.

- Ibilbideak Naturan.

- Ibilbide komertziala.

- Done Jakue Bidea.

- Cicerone Sistema.

- Conectur Aplikazioa

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria