Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/10/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Errenteria eta eskualdea: Oarsoaldea 

Errenteria
Errenteria

Oiartzun ibaiak lau udalerri zeharkatzen ditu: Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, lau udalerri horiek Oarsoaldeko eskualdea osatzen dute, ohitura zaharrei tinko eusten dien eta lau haizetara irekia dagoen eskualdea. Oarsoaldeak, beti askotarikoa eta aberatsa, itsas zabaleko marinela arrantzalearekin eta baserritarra industrialariarekin uztartzen ditu.
 

Errenteria, munduari zabalik dagoen herria da Multzo Monumentala izendatu den hirigune historikoan erdi arko aztarnak ikus ditzakegu. Honela, Morrontxo Dorretxeak, Iturrizako Oinetxeak, elizek, kaleen trazatuak eta saltokien giroak iragandako denboretara garamatzate. 


 

Lezo
Lezo

Lezo, hirigune historikoan Gurutze Santuaren Basilika ikusiko dugu, antzinatik ezaguna dena, bizarrik gabeko Kristoarengatik. Basilika honek iraganarekin lotura zuzena duen herri baten xalotasuna eta gustu ona erakusten digu. Basilikaren inguruan, kale estuetan barrena, elkarri atxikita dauden oinplano karratuko etxe armarridunak dira nagusi; etxe artean zabiltzala, nahi gabe ere geldialdiak egin beharko dituz, etxe eta paisaia ikusgarriekin gozatzeko.

Oiartzun
Oiartzun

Oiartzunez gozatzeko modu bat herrigune historikotik paseatzea da. Herrigunean bertan Lartaungo Done Eztebe Parrokia Eliza, XVI. Mendeko San Juan Batailatzailearen Basilika eta XVII. mendeko udaletxea ikusiko ditugu, edo Arditurriko Bidegorrian barrena ibilbide bat egin dezakegu; bide honek Errenteriakin lotzen du eta bizikletaz edo oinez soilik egin daiteke.


 

Pasaia
Pasaia

Pasaian bazter bakoitzak abentura bat eskaintzen digu. Arrantzaleen etxeak, ontziolak, elizak eata hilerriak, oinetxeak, jauregiak eta bere Arraun Elkarteak bisitari ospetsuek kantatutako ikusle isilak izan dira. Bisitari entzutetzu hauen artean ditugu, besteak beste, Victor Hugo idazle frantsesa, Lafayette markesa edo Humboldt filosofo alemana.

Kontaktua:

Errenteriako Turismo Bulegoa
San Marko Kultura eta Jolas Gunea
San Marko bidea, z/g
20100 Errenteria 
Tel.: 943 449 638 

Email: turismo@errenteria.net  
www.oarsoaldea-turismo.net 


 


| Herriko plaza, s/n - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © 2007 Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria