Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/09/28
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa azaroaren 16a arte arte ordaindu daiteke 

2018ko 2. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta azaroaren 16an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak ZU! Zerbitzuan, udaletxean, eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria