Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/09/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Kamioi eta ibilgailuen flota berria dagoeneko lanean ari da 

Udaletxeak apostu garrantzitsua egin zuen kale garbiketako zerbitzua hobetzeko. Horretarako urtero 3.167.917 euro inbertitzea erabaki zuen 6 urteko epean, hau da, ordurarte inbertitzen zena baina 500.000 gehiago. Inbertsio inportante honek, zeinak 6 urteko zikloan 19 milioi inbertsioa suposatzen duen, kale garbiketa eta altzariak jasotzeko kamioi flota berritu eta zabaltzea ahalbidetu du.

2015 urtean kale garbiketa eta altzarien jasoketako lizitazioa abian jarri zen. Zerbitzu hau Udalak kontratatua duen zerbitzurik garrantzitsuena da. Bigarren postuan geratu zen enpresak jarri zuen helegitearen ondorioz zerbitzua martxan jartzea atzeratu egin da. Dena den duela hilabete batzuk amaiera eman zitzaion prozesu horri eta esleipena egikaritu zen. Momentu horretatik aurrera dena azkartasunez kudeatu da eta dagoeneko flota berriak lanean diardu Errenteriako kaleetan.

Zerbitzuaren berritasunak

Kale garbiketaren aldeko apostu honek hainbat berrikuntza ekarriko dizkio zerbitzuari. Garbiketa sistemako flota guztia berritzearekin batera, tresna berri bat gehitu da, zeinak ur beroarekin garbitzeko sistema bat edukiko duen. Halaber, tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzu pertsonalizatua jarri da martxan, altzariak biltzea tokatzen ezden egunean utzi eta honek sortzen zituen arazoei aurre egiteko.

Horretaz gain, kontuan izan behar da ibilgailu hauetako batzuk moldagarriak direla behar izanez gero elurra kentzeko makinak bihurtzen direlarik.

Flota berria hurrengo ibilgailuek osatzen dute:

- Zazpi motogurdi, DFSK MOTOR CO,LTD modeloa.

- Bi egortzaile, AEBI SCHIMDT DEUTSCHLAND GMBH modeloa.

- Kamioi bat, RENAULT D 18 WIDE R4X2 MUNICIP 320E6 modeloa.

- Bi kamioi, RENAULT MAXITY 3T5HD CCAB 2.9M 150E6 modeloa.

- Bi kamioi, RENAULT D 16 MED R4X2 280E6 modeloa.

- Kamioi bat, RENAULT D 26 WIDE R6X2 MUNICIP 320E6 modeloa.

- Pick Up bat NISSAN NAVARA KABINA BIKOITZA modeloa.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria