Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Altxortegiko soberakinari esker 2 milioi eurotik gorako inbertsio berriak egin ahal izango dira 

<p style="text-align: center;">Jon Txako eta Ion Collar

Jon Txako eta Ion Collar

Aurten ere Errenteriako Udalak aurrekontuetan aurreikusi ez ziren jarduketak burutu ahal izango ditu, kudeaketaren emaitza onei esker. Finantza arloa ondo kudeatu izanaren ondorioz, ekitaldia itxi dugu egoera ekonomiko saneatuarekin eta aurrezki handiarekin; aurrezki horri esker, soberakinaren zati handi bat erabiliko da 2025 Plan Estrategikoko proiektuak burutzeko eta gobernu-taldeak aurkeztutako Legegintzaldi Plana betetzeko.

Proiektu estrategikoen artean azpimarratzekoak dira Fanderiako errotako Interpretazio Zentroaren bigarren fasea, kirol instalazioak hobetzeko hainbat proiektu, Barandiaran parkeko lurpeko aparkalekuaren proiektuaren eta obra zuzendaritzaren idazketa, edo Beraungo kultura-etxearen ekipamendua.

Aipatutako soberakinetik 385.000 euro bideratuko ditugu Fanderiako Interpretazio Zentroaren bigarren faseari ekitera. Fanderian beste bi inbertsio ere egingo ditugu: alde batetik, igerilekuko klimatizagailuak aldatuko dira, 230.000 euroko inbertsioarekin, eta, bestetik, frontoiaren pista berrituko da, aurrekontuko partidari 75.000 euro gehituta soberakinetik.

Galtzarabordako kiroldegirako bi partida gehituko dira soberakinetik. Alde batetik, 80.000 euro bideratuko dira kiroldegia handitzeko; eta, bestetik, 87.000 euro erabiliko dira kirol-pistako argi-zuloak aldatzeko.

Halaber, soberakinetik 23.000 euroko partida bat gehituko zaio Europako Gizarte Funtsak Gazte Enpleguko Programaren baitan Errenterialan proiekturako emandako 267.000 euroko diru-laguntzari. Don Bosco eta Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziarekin lankidetzan burutuko den proiektu horren baitan, prestakuntza-jarduerak antolatuko dira herriko 16 eta 30 urte arteko gazteen enplegagarritasuna eta gaitasun profesionalak sendotzeko; 50 pertsonari emango zaie prestakuntza.

Azkenik, zati bat ezustekoetarako gordetzeaz gain, eta zerbitzuak hobetzearen aldeko apustuarekin jarraituta, proiektu hauez gain hainbat jarduketa burutuko dira herritarrek irisgarritasunaren eta bizi-kalitatearen inguruan egindako eskaerei erantzuteko; herriko komun publikoen sarea zabaltzen jarraituko dugu, 70.000 eurorekin; 200.000 euro gehituko dira mantenuko eta hobekuntzako lanak burutzeko partidan eta, adibidez, kudeaketara eta gardentasunera beste 28.000 euro bideratuko dira ZU! herritarren arreta zerbitzuan.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria