Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Eraldaketa Feministarako Eskolako udaberrirako 3 ikastaro berri 

Apirila eta ekaina bitarterako antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak.

Urrian eman zen hasiera eskolaren laugarren ikasturteari eta, geroztik, hainbat ikastaro eta talde martxan egon dira. Oraingo honetan, apirila eta ekaina bitarterako hiru ikastaro berri proposatzen dira:

- Autodefentsa feminista. Ikastaro honen helburua erasoak identifikatzea da eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertuko da. Era berean, mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzan jasaten diren eraso egoerei erantzuteko.

Maiatzak 12; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; euskaraz

- Autoestimua eta ahalduntzea. Ikastaro honen helburua autoestimua generoaren arabera nola eraikitzen den ikastea izango da. Jasotako mezuak identifikatuz, gurue burua onartzen eta konfiantza erabiliaz geure buruarekiko harreman jatorra eraikitzen ikasiko da.

Apirilaren 13tik ekainaren 1era, ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara; gazteleraz

- Eraldaketarako autoezagutza eta norbere-zaintza. Ikastaro honen helburua nork bere buruarekin nahiz gainontzeko pertsonekin harreman askeagoak, osasuntsuagoak eta atseginagoak nola eraiki ikastea izango da.Apirilaren 19tik ekainaren 14ra, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara; gazteleraz.

Era berean, beste lau ikastarok eta lau taldek martxan jarraitzen dute. Ikastaro guzti hauek doan dira eta gaur bertan izena emateko epea irekiko da. Izena emateko bide ezberdinak daude: Zu! Zure Udala- Arreta Zerbitzuan, internet bidez edo e-mailez eskolafeminista@errenteria.eus


Fitxategiak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria