Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/04/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Errenterialan, enplegu eta prestakuntza programa 

50 gazte lan munduan txertatzea helburu duen programa jarri du martxan Errenteriako Udalak Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxe Integratua eta Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin batera, Europako Gizarte Funtsak gazteen enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzen baitan.

Programa honek, Gazteen Plan Estrategikoan agertutako eskaera bati erantzuteaz gain, langabezia tasa altuenetarikoan dagoen pertsona kolektibo bati zuzentzen zaio, alegia, gazteei.

Lan munduak eskatzen dituen profilei erantzuteko Europako Gizarte Funtsaren baitan garatzen den enplegu plana.

Prestakuntza espezifiko hau 2018ko maiatza eta abendua bitartean egingo da eta lan munduak eskatzen dituen profilen araberakoa da, Oarsoaldeko bailarako enpresen eskaera aztertu ondoren diseinatutako programa baita. Hartara, lan munduan txertatzeko aukerak nabarmen areagotuko zaizkie programa honetan parte hartuko duten 50 gazte horiei.

Formazio eta enplegu planaren ezaugarriak

Plan honek 4 lan ildo nagusi ditu:

1- Prestakuntza espezifikoa emango da pertsona hauen gaitasun zehatzak handitze aldera.

Modu honetara, 3 ziurtagiri profesional eskainiko dira eta bakoitzean sektore bakoitzari dagokion enpresa praktikak egingo dira.

3 ziurtagiri profesionalak hurrengoak dira:

Ekipo elektronikoen zainketa (680 ordu)

Kudeaketa-aplikazioetako egiturazko lengoaien programazioa (700 ordu)

Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura (680 ordu)

2- Programako formaziora bertaratzeagatiko diru-laguntzak aurreikusten dira.

Eguneko 9 € ordainduko zaizkie ikasleei bai formaziora bertaratzeagatik, bai eta enpresetan praktika egin bitartean.

3- Zeharkako prestakuntza emanen da. Hau da, prestakuntza espezifikoaz gain, zeharkakoa ere emango da parte hartzaileen gaitasun digitala, autoestimua, taldean lan egiteko gaitasuna, ingelesa, etab. areagotzeko.

4- Programa guztian zehar akonpainamendua egongo da, tutorizazio eta orientazio forman.

Parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

1- 16 eta 30 urte artean izatea.

2- Errenterian erroldatuta egotea, nahiz eta inguruko herritarrek ere izena eman ahal izango duten (lehentasuna Errenteriakoei emango zaie).

3- Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea.

4- Gutxienez erdi mailako Lanbide Heziketako moduluaren titulua izatea.

Programa 2018ko maiatzetik abendua bitartean egingo da.

Izen emateak

Izen emateak olibet@oarsoaldea.eus helbidera mezu bat bidaliz, 943510200 telefonora bideratuz, edo 08:30 – 14:00 ordutegian Errenteriako Olibet 6 zenbakiko bulegoetara hurbilduaz egin daitezke. Guzti hau apirilaren 11n hasi eta hilaren 30a arte, biak barne.

Formazio plan hau aurrera eramateko beharrezkoa da gutxienez 40 pertsonek izen ematea.

Errenteriako Udalaren helburuetako bat da bizi eta lan egin daitekeen herria garatzea. Bide horren adibide dira urtero-urtero Udaletik abian jartzen diren integrazio eta enplegu planak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren lankidetzarekin kudeatzen direnak. Azkenak, 2017ko amaieran martxan jarri zenak, 32 kontratazio egitea ahalbidetu zuen.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria