Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/02/09
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

AZALEAN: Sexu Aholkularitza Udal Zerbitzua 

Sexu heziketa herri osasuntsu baten ardatza da. Norberaren burua ezagutzea eta onartzea; erotika osasuntsua lantzea; sexu-identitateaz hausnartzea; harreman ereduak birpentsatzea; rol eta estereotipoekin haustea... Finean, balore positiboetan eta sexu identitate anitzen arteko aukera berdintasunean oinarritzen den sexualitatean Errenteria heztea.

Horretarako, otsaileko 15tetik aurrera AZALEAN Sexu Aholkularitza Udal Zerbitzua martxan jarriko da. Sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate, zalantza nahi kezka asetzeko zerbitzua 14 urtetik gorako errenteriarrei zuzenduta dago.

Zalantzak argitzera nahi dituen pertsonak erosoen gertatzen zaion aukera hauta dezake: telefonoa, online edo aurrez-aurre. Arreta zuzena hautatuz gero, bakarrik edo taldean etor daiteke. AZALEAN Sexu Aholkularitza Udal Zerbitzu honetan sexologian profesionalak diren pertsonek laguntza eta aholkularitza eskainiko dute konfidentzialtasuna bermatuz eta inongo kostu ekonomikorik gabe.

Arreta Zuzena: Osteguna 18:00-20:00 bitarte.

Merkatuzar. Pablo Iglesias 3, Errenteria.

Telefonoa: 943449640

Edozein unetan: azalean@errenteria.eus edo gazteria.errenteria.eus/azalean


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria