Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/01/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Udal euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu abian 

Errenteriako Udal Euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera. Ikastaroak astean 10, 15 eta 20 ordukoak izango dira, astelehenetik ostegunera bitartekoak.

Errenteriako Udalak badu diru-laguntza lerroa euskara ikasten dutenei laguntzeko eta, horren bitartez, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 arteko berreskuratu ahal izango dute.

Horrez gain, ikastaroak doan izango dira Errenterian erroldatutako langabetuentzat.

Ikastaroak otsailaren 13an hasi eta ekainaren 22an amaituko dira.

Izena emateko epea, urtarrilaren 8tik 26ra egongo da zabalik.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Udal Euskaltegiarekin, 943 44 96 80 telefonoan nahiz euskaltegi@errenteria.eus helbide elektronikoan.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria