Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/11/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Eraldaketa Feministarako Eskolako programazio berria martxan jarriko da 

<p style="text-align: center;">Garazi Lopez de Etxezarreta, Ainara Lasa eta Txelo Berra

Garazi Lopez de Etxezarreta, Ainara Lasa eta Txelo Berra

2017-2018 ikasturterako antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du gaur udalak. Aurten, laugarren ikasturtez, martxan jarriko dute eskola eta iazko datu onak nabarmendu ditu Garazi Lopez de Etxezarreta Berdintasunerako zinegotziak: “guztira 146 emakumek eman zuten izena ikastaroetan; emakume taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira.

Horregatik, urrian hasiera emango diogu berriz eskolari, baina eskaintza, iaz ez bezala, martxora arte programatu dugu; ikasturteari amaiera Errenteriako Emakumeen Etxean ematea aurreikusten baitugu”.  Hamar ikastaro, lau talde eta bi tailer izango dira aurtengo eskaintza, eta horri guztiari hasiera emateko bihar hasiera jardunaldia antolatu dute Denok gara King Kong leloarekin.

Ikastaro, talde eta tailerren zerrenda ondokoa da, baina informazio osatua atxikitako pdf-an dago.

Guztira 10 ikastaro jarriko dituzte martxan:

Zergatik gara feministak?

Neska gazteentzako autodefentsa feminista

Irakurle eskola feminsita: gorputzak hitz

Munduko emakumeen literatura: Rive Gauche-ko Emakumeak

Literatur taldea: leku bat munduan

Neska gazteentzako rap feminista

Indarkeria ikusezinari aurre egiten: jazarpena desnaturalizatu

Autoestimua eta ahalduntzea

Emakumeak eta osasuna

Eraldaketarako autoezagutza eta norbere-zaintza

4 talde:

Autolaguntza taldea: indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak

Emakume zaintzaileentzako topagunea

Elkar ezagut dezagun! Kulturarteko elkarrizketak

Amatasunetik sareak eraikitzen

Eta, bi tailer:

Nola egin Errenteriako jaiak berdinzaleagoak?

DIY Kamiseta tailerra

Ikastaro guzti hauek doan dira eta urte osoan zehar irekita egongo da. Izena emateko bide ezberdinak daude: e-mailez (eskolafeminista@errenteria.eus) edo Berdintasunerako azpisaiklean (Herriko plaza z/g).


Fitxategiak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria