Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/07/21
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Trafiko aldaketak 2017ko Madalenak direla-eta 

2017ko Madalenak izango direla-eta, hiri guneko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, hainbat zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte:

TRAFIKOA MOZTUKO DA

Fanderiako pasealekua uztailaren 17an 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro.

Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 08:00etan, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko.

HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK

HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokira eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 07:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.

Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Alameda eta Gabierrota.

GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA

Aurreikusi da linea berezi bat antolatzea, mikrobusean, Aralar plazako 2 zenbakitik aterata (Morrongilleta). Bi ibilbide egingo ditu:

-23:15 eta 05:15 bitarte, orduero, Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoetara joango da. Ordutegia E-75 linearekin tartekatuko du, zerbitzuak ordu erdiro izan daitezen.

23:40 eta 05:40 bitarte, orduero, Pontika, Masti, Eguburuberri, Agustinas, Zentolen eta Zamalbidera joango da.

Zerbitzu horiek uztailaren 21, 22, 23 eta 24an egingo dira.

HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72, eta E77 de lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino zuzenean joango dira, eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 05:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte.

Beraz, Alameda, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

GARAJEAK

Trafikoa mozten dela-eta eragina duten garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo dute sarrera eta irteera. Argibiderik behar izanez gero deitu Udaltzaingora.

TAXIAK

Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute.

Jaietan zehar geltoki bat jarriko da Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan.

IGOGAILUAK

Jaiak egiten diren gunearen eta herriko gainerako auzoen arteko mugikortasuna errazteko, uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean igogailu guztiek 03:00 arte emango dute zerbitzua.

TAO

TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 21eko 13:30etik (ostirala) uztailaren 26ko 09:30era. Uztailaren 21ean 1 eta 2 guneetan bizi direnek beste edozein gunetan aparkatu ahal izango dute.

APARKALEKU ALTERNATIBOAK

Aparkalekuak prestatuko dira bi eremu hauetan:

Uztailaren 21etik 25era Telleri alde ikastetxean.

Uztailaren 21etik 25era Lousada kalean Arramerdi Parkerako sarbidean

ZAMALANAK

Trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira zamalanetarako. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.

BESTE TRAFIKO MOZKETA BATZU

Jaietan zehar, programan aurreikusitako ekitaldiak direla-eta (su artifizialak, konpartsak, danborradak eta abar) litekeena da trafikoa puntualki moztea. Kasu horietan ahalik eta motzenak izango dira tarte horiek, ekitaldirako behar-beharrezko denbora baino ez, eta ahalik eta eragin txikiena sortzeko saiakera egingo da.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria