Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/05/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Arramendi, Errenteriaren parkea 

Arramendi parke bat baino gehiago da, horregatik hartu zuen Udalak Legegintzaldi Planean berau birdefinitu era erabilera hobetzeko konpromisoa. Herriarentzat berebiziko garrantzia duen gunea izanik, tokiko gobernuak herritarrekin jardun nahi du zehaztapena gauzatzeko garaian eta horregatik jarri du abian parte-hartze prozesua, eta horregatik animatu nahi ditu herritarrak beraien ekarpenak bertan egitera.

Arramendi eremu librea da eta udalerriko hirigune historikotik 500 metrotara dago. Parkeak 161.191 metro karratuko azalera du. Kokapen aldetik Gaztaño, Pontika eta Agustinak auzoekin ditu mugak, hegoaldean GI-20 errepideak eteten duela.

Erabakitze prozesua
Udalak etorkizun komun bat irudikatu eta egikaritu nahi du Arramendin eta, horretarako, parte hartze prozesua jarriko da abian. 

Helburua betetzeko asmoz, hiru lerro nagusi hartu dira kontuan:
- Epe laburreko akzio plana, epe ertain eta luzerako garapena zein bisioa partekatzea.
- Prozesu demokratikoak ere herriaren garapen-estrategiaren parte biltzea.
- Paisaia, natura eta eraiki gabeko espazioen inguruko hausnarketa sustatzea.

Horretaz gain, kontuan izan behar da lehenengo fasean datu bilketa bat egin duela lantalde teknikoak eta, ondoren, bigarren fasean elkarrizketak gauzatu direla zenbait udal teknikarirekin (ingurumen, hirigintza, kirolak...) eta hainbat eragilerekin (Agustinak, Pontika eta Gaztaño Auzo Elkarteekin, mugimendu feminista...).

Orain, hirugarren fasean sartuko da prozesua, Deliberazio Gunearen fasean, alegia. Bertan lau egunetan zehar Arramendiren inguruko formazio eta lan saioak egingo dira.

- maiatzak 19, Arramendin paseoa eta formazioa
- maiatzak 20, lan taldeak
- ekainak 9, diagnostiko tailerrak
- ekainak 10, hausnarketa eta akordioak.

Ondoren, eta prozesua ixteko, itzulketa fasean sartuko da prozesua eta parte hartu duten eragile eta pertsonei itzulketa bat emango zaie txosten moduan.

Informazio gehiago eskuratzeko http://herribizia.errenteria.eus/arramendi internet helbidera jo.
Aurreko guztia gauzatzeko garaian, ordea, prozesuaren arduradunek kontuan hartu dituzte erabaki esparruak eta aukerak zehazten dituzten araudiak eta printzipioak. Arramendiren izaerari hainbat irizpide gidarik egiten diote erreferentzia, tartean:

- Errenteria 2025 Plan Estrategikoa. Herritarrentzat bizitzeko erakargarria izango den herria eta gunera naturalei balioa ematea, ingurune iraunkorrak bultzatuz zehazten zituen 3 eta 5. erronka gisa.
- Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. Plan honek Hiri Parke bezala definitzen du espazio publiko hau.
- Arramendi 36 sektorearen Plan Berezia. Bertan ordenazio irizpideak eta helburuak zehazten dira iritsiera, bide, berdegune eta abarren inguruan.
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailarekin 2008ko lankidetza hitzarmena.
- Auzo batzarretan, batez ere aipatutako hiruetan, atera den gai eta erreklamazioa izan da.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria