Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/05/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Asiako Liztorraren aurkako 2017ko kanpaina abian da 

Aurtengo kanpaina abian jarri berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurraldeko udalekin koordinatuz. Habiak begiztatu diren abisua eman nahi denean, udaletxera deitu beharko da eta bertan erabakiko da, kasuan kasu, nola jokatu. Horretarako, baina, Gipuzkoako Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak hainbat material jarri ditu eskuragarri:

- Jarraitu beharreko protokoloa.

- Protokoloaren eranskinak

- Liztor beltzaren gidaliburua.

Liztor habi bakoitzak ehunka erregina sortzen ditu udazkenean. Erregina hauek, babesean gordeta pasatzen dute baldintza gogorreko neguko egunik gehienak. Eguraldiaren baldintzak aldatzen direnean, erregina hauek lehen habia egiten hasten dira eta zeregin honetarako material eta elikagai bila ibiltzen dira batetik bestera. Garai hori, udaberri hasiera da (martxoa eta maiatza bitartean, baina aldakorra klimatologiaren arabera).

Erreginak, udaberri hasieran dira harrapagarriak; erregina galduz gero, habiako bizidunak galduta daude eta ziklo biologikoa moztuta geratuko da. Beraz, bigarren habia kopurua murriztu egingo da eta ondorioz kalteak gutxitu egingo dira.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria