Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/07/14
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Faktura Elektronikoa. 


 

FAKTURA ELEKTRONIKOA


 

  1. Errenteriako Udalak ahaleginak egiten jarraitzen du hornitzaileei ordaintzeko epea murriztu eta haien fakturen tramitazioari buruz ematen dien informazioa hobetzeko. Faktura elektronikoei buruzko araudia aplikatuz, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera abiatuko da Gipuzkoako fakturen sarrera puntu orokorra (FSPOe). Puntu orokorraren bidez, hornitzaileek eta kontratistek Gipuzkoako Herri Administrazioari bidaltzen dizkien faktura elektronikoak jasoko dira.


 


 

Errenteriako Udalak ahalik eta gehien erraztuko du sistema berrirako aldaketa, jabetzen baita hornitzaileek sistema berrira egokitzeko ahalegin handia egin behar dutela.


 


 

  1. Sarrera puntu orokorrak Gipuzkoako administrazio publiko hauei emango die zerbitzua:


 


 

  • Errenteriako Udala.


 

  1. Sarrera puntu orokorraren ezaugarriak eta eremua 2014ko abenduaren 1eko 632/2014 Foru Aginduan jasota daude (GAO, 234 zk., 2014-12-9).


 


 

  1. Errenteriako Udalari faktura elektronikoak bidaltzera behartutakoak.


 


 

632/2014 Foru Aginduaren 2. artikuluan, ezarri egiten da hornitzaile jakin batzuk derrigortuta daudela Errenteriako Udalari fakturak formatu elektronikoan bidaltzea 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera.


 


 


 


 

Pertsona juridiko mota hauek egongo dira behartuta (1):


 


 

a) Sozietate anonimoak.


 

b) Erantzukizun mugatuko sozietateak.


 

c) Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak.


 

d) Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak.


 

e) Aldi baterako enpresa elkarteak.


 

f) Interes ekonomiko taldeak, interes ekonomikoko Europako taldeak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak edo inbertsioak bermatzeko funtsak.


 

Faktura elektronikoak Errenteriako Udalari bidaltzeko betebeharraren salbuespenak


 


 

  • 2.000 euro bitarteko fakturak paperean bidali ahal izango dira. Arau honen salbuespenak ondorengo bi apartatuetan jasota daude.


 


 

  • Fakturaren bat formatu elektronikoan aurkeztera behartuta egon diren hornitzaileak, aurrerantzean, behartuta egongo dira ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztietan faktura elektronikoa erabiltzera.


 


 


 

  • Kontratazio prozeduren esleipendunak behartuta egongo dira faktura elektronikoa egitera eta igortzera, baldin eta esleipen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, alde batera utzita kasu bakoitzean fakturatzen den zenbatekoa.


 


 

  1. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan autonomoek, profesionalek eta enpresek faktura elektronikorik aurkeztea aurreko paragrafoetan jasota ez dauden kasuetan, haiek guztiek fakturak formatu elektronikoan bidali ahal izango dituzte, hala nahi badute.


 

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiko faktura elektronikoen puntu orokorraren web gunean(https://www.gfaegoitza.net/SarreraPuntua), jasota egongo dira puntu orokorrari atxikitako entitateen zerrenda, araudi aplikagarria, argibide gehiago eta puntu orokorrari eta fakturazio elektronikoari buruzko ohiko kontsultak, bai eta faktura elektronikoak egiteko programaren doako deskarga ere (ef4ktur).


 


 

  1. Errenteria Udaleko Organo Kudeatzailea, Unitate izapidetzailea eta kontabilitate bulegoa kodea:


 

L01200678


 

  1. Web berean jakinaraziko da nola egin kontsulta faktura elektronikoen bidalketaz eta faktura elektronikoen puntu orokorraren funtzionamenduaz.


 


 


 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria