Errenteriako Udalak, BUSBATIS Kaleko Katuak Laguntzeko Elkartearekin batera, Errenteriako kaleko katuak antzutu, sanotu eta horiei parasitoak kentzeko kanpaina jarri du abian. Horrez gain, katuei babesa emateko etxola batzuk instalatuko dira eta BUBASTIS elkarteko kideek katuak elikatzeaz eta kontrolatzeaz arduratuko dira.
Kanpaina honetan Gipuzkoako Abere eta Landare Elkarte Babesleak ere parte hartu du eta bera arduratuko da Errenterian utzitako animaliak antzutzeaz. Geroago, eta “esker mila ni adoptatzeagatik” lemapean, Udalak web orriaren bidez horien adopzioa erraztuko du. “konpainiako animalien adopzioa” atalean maskotaren irudi nahiz datuak (animalia bakoitzaren sexua, arraza eta adina) eseki eta eguneratuk dira. Adoptatzen duten guztiei oparitxo bana emango zaie: Errenteriako armarria eta kanpainaren lema inskribaturik dituen janarirako azpila. Gainera, kanpaina honetan laguntzaile diren albaitariengana eramanez gero,lehen kontsulta doan izango da.
Konpainiako animaliak abandonatzearekin ere bukatu nahi da. Horretarako, aldi berean, beste kanpaina bati ekingo zaio, “animalia zentzuduna zu zara: ongi pentsatu ni abandonatu aurretik” lemapean. Helburua, animaliak abandonatzeak sortzen dituen arazoez eta eman beharreko trataera etikoak kontzientziatzea da. Horren guztiaren berri emateko ohar informatiboak ipiniko dira atarietan eta BUBASTIS elkarteak informazio pertsonalizatua emango dio adoptatzeko interesa duen orori.
Juan Carlos Merino Errenteriako Alkatearen hitzetan: “etxeko gaztetxoenak dira horrelako kanpainen helburu. Maskotek behar duten arreta eta arduraz kontzientziatu nahi ditugu”. “Haurrei zuzenduta dago, beraiek baitira geroa eta, horrenbestez, maskotak era egokian tratatzeko ezinbesteko heziketa-oinarria jaso dezaten bermatu behar dugu” adierazi du. “Etxeko animaliak abandonatzea, ankerkeria eta tratu txarra izateaz gain, Zigor Kodeak jasotako delitua ere bada”.