Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/03/09
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Kirolak 

Kirolkide Errenteria, Errenteriako Udalaren mendeko erakunde autonomoa da. Huaek dira bere helburuak:

a) Udalerrian kirol jarduera sustatzea.

b) Ikuspegi globalizatzailea izanik, benetako beharrei erantzutea eta, horrela, ahaleginen sakabanaketa eta premiarik gabeko gastuak eragoztea.

c) Biztanle guztiei benetako aukerak eskaintzea dauden kirol mota desberdinak egiteko, udal instalazioen erabiltzaileen artean hiru kategoria desberdin hauek eginez:

- Eskolumeena.
- Borondatezko erakundeena (Kirol Klubak).
- Inongo erakundeko partaide ez diren herritarena.

d) Instalazioek ematen dituzten aukerei egokituz mota guztietako kirolen praktika eta antolaketa bultzatzea eta instalazioen organo kudeatzaileekin koordinatzea.

e) Errenterian hezkuntza fisikoa era egokienean azkartzeko, kirol-zelaiak, frontoiak, kiroldegiak, gimnasioak, igerilekuak eta beste edonolako kirol instalazio bultzatu eta eraikitzea.

f) Kirol ekintzen garapenera zuzendurik dauden ahalegin eta ekimen guztiak koordinatzea.

g) Izaera onuragarriko ekimen sozialak direnez, kirol elkarteak bultzatzea.

h) Kirol jarduerari dagokionean Errenteriako Udalak eman diezaiokeen beste edonolako funtzio.

Galtzarabordako Udal Kiroldegia 

Aiako Harria z/g. 20100 Errenteria

Tfnoa: 943 44 96 90.   Faxa:  943 34 09 96

Fanderiako Kirolgunea 

Futbol Zelaia, Frontoia eta Kiroldegia

Udal Igerilekuak.  Tfnoa.: 943 34 44 23.  Faxa: 943 34 09 96.

Udal Pilotalekua. Faxa.: 943 44 96 93.

Udal Futbol Zelaia. Faxa.: 943 44 96 93.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria