Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/07/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

“Jarduera fisikoak kalean” erakusketa 

Errenteriako Kiroletako azpisailak erakusketa bat antolatu du Galtzarabordako Udal Kiroldegiko hallean, kalean egiten den kirolari buruz, aire zabalean. Erakusketak jasotzen duen argazki bildumak kalean egiten diren kirol probak ikustarazi eta ezagutzera emateaz gain, kalea jarduera fisikoa egiteko leku egokia dela nabarmendu nahi du.

Urtero 17 kirol jarduera gauzatzen dira kalean gutxi gorabehera Errenterian, herriko kirol entitate eta klubek antolatuta. Horien artean azpimarratu nahi ditugu Errenteriako Hiria Txirrindularitza Saria edo San Silbestre eta San Markorako Igoera atletismo probak.

Horretaz gain, herrian dauden hainbat kirol egitura bistaratu nahi dira: Fanderiako eta Iztietako erabilera anitzetarako pistak,... eta laster izango den Gabierrotako pista osasungarria.

Erakusketa hau 2018an egiten ari den erakusketa sortari dagokio, eta jarraipena ematen dio 2017ko denboraldian elkarte batzuen inguruan egindako beste batzuei, hala nola Mindara Elkartea, Oarsoaldeko Eskola Kirola, Urdaburu Mendizale Elkartea eta emakumezkoen kirola.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria