Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/04/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

“Artea eta Matxinada” erakusketa Merkatuzarren 

Zintzilik Irratiak eta Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak “Artea eta Matxinada” izenburua daraman erakusketa antolatu dute apirilaren 16tik 28ra, astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era Errenteriako Merkatuzarren.

Erakusketaren helburua espazio amankomun batean disziplina eta gizarte mugimendu ezberdinak biltzea da beraien sorkuntza eta ekintzen bidez.

Museoek supermerkatu edo zeremonia espazioak dirudite batzutan, ikusgarritasunaren espektakulua entzerratzen duten katedralak, kulturari kutsu hotzak emanez. Guk gainditu nahi ditugu, Merkatuak bizi eta ibiltzen diren jendeei irekiz, topagune lurralde gisa, adierazpen artistiko desberdinen gurutzaleku.

Esklabotasunean oinarritu hezkuntza sistemen aurrean, praktika kultural alternatibo eta bestelako borroka dinamiken isla izan nahi dute, artea askatasunaren eta utopiaren esparrurako bozgoragailu, jankintzaren indar eta zoriontasunaren ibilbide.

Erakusketak kolektibo honek atal ezberdinak izango ditu, arte disziplina ezberdinak jorratuz.

- Pintura: Idoia Montón, José Luis Chasco, Paoleta, Detritus, Beatriz de la Vega, Josemarisalaberria, Tamara Zaitseva, Paz Truequil.Galería Gaspar

- Muralismoa: Omar

- Litografia: Iñaki Rifaterr

- Zeramika: Maialen Zabalza

- Beira beroa: Igor Obeso

- Eskultura: Patxi Txiki, Kemen, Oier Iruretagoyena

- Eskultura eta irudia: Andere Etxegarai

- Argazkia: J.A. Juxe Areta Goñi

- Modista: Yolanda Meneses

- Sonorama: Luka.

- Mandala: Lurraren Orena

Lan artistikoen erakusketa hau beste proposamen batzuk lagunduko dute:

- Euskal Herrian insumisioaren aldeko borroka antimilitaristaren argazki erakusketa.

- Kurdistango emakumeen bizitza eta borrokaren argazki erakusketa.

- 80. hamarkadatik gaur egun arteko fanzineen erakusketa.

Honez gain, erakusketaren baitan liburu aurkezpen eta gizarte borroken eta gizarte eraldaketarako gaien inguruko dokumentalen emanaldiak izango dira.

Egitaraua

- Apirilak 16, astelehena. 19:00. Dokumentala. “20 urteaz desobedientzia eta Intsumisioa”.

- Apirilak 17, asteartea. 19:00 . Liburu aurkezpena. “Comunidades sin Estado en la Montaña Vasca”. Itziar Madina, Sales Santos.

- Apirilak 18, asteazkena. 19:00. Dokumentala. M.I.L. Jean-Marc Rouillan. Liburu aurkezpena. “Sociología narrativa”. Kaxilda.

- Apirilak 19, osteguna. 19:00. Dokumentala. “Los malos sueños de Renè Petit” Yesako urtegiaren inguruan.

- Apirilak 20, ostirala. 19:00. Liburu aurkezpena. “Mitologia Salvaje”. Guillermo Piquero

- Apirilak 23, astelehena. 19.00. Dokumentala “Ungdomshuset” Kophenageko okupazioaren inguruan.

- Apirilak 24, asteartea. 19:00. Liburu aurkezpena. “Autogestión, autonomía e interdependencia”. Ainhoa Ezeiza.

- Apirilak 25, asteazkena. 19:00.Dokumentala. “Indomables” Mujeres Libresen historia bat.

- Apirilak 26, osteguna.19:00. Liburu aurkezpena. “Movimiento de Resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, Crisis y Punk”. Yakue Pascual.

- Apirilak 27, ostirala. 19:00. Dokumentala. “Gurean. Animalien erabilpena Euskal Herriko festetan”. Askekintza.

Inaugurazioa apirilaren 21ean 18:30ean izango da. Luntxa egongo da eta 19:00etan Hang Free Syndicate taldearen kontzertua.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria