Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/04/24
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Erakusketa: “80ko hamarkada Euskal Herrian. Politika, gizartea, kultura” 

Datak: apirilak 4 – 29.

Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 17:00 – 20:00.

Lekua: Xenpelar Etxea.

Antolatzailea: Lazkaoko Beneditarren Fundazioa (Dokumentazio Gunea).

Laguntzailea: Errenteriako Udala.

80ko hamarkadako euskal politika, gizartea eta kulturaren nondik norakoak azalduko dira erakusketan: gure lurraldearen instituzionalizazio berria, gatazka politikoa, krisi ekonomikoa eta langileen borroka, gizarte mugimenduen presentzia (feminismoa, antimilitarismoa, mugimendu ekologista), euskararen alde egindako lana, kultura eta mugimendu berriak... Horretarako, Lazkaoko Beneditarren Fundazioan gordetzen diren funtsak jarriko dira ikusgai: kartelak, pegatinak, aldizkariak, panfletoak, e.a. Horien artean daude, adibidez, ETBren lehen programazio aldizkaria, OTANen erreferendumerako papeletak, EMKren kartel ospetsu batzuk, Leitzarango autobiaren aurkako lehen pegatinak… eta beste asko. Guztira 30 kartel eta 200etik gora dokumentu.

80ko hamarkadaren ikuspegi orokor bat emango du erakusketak. Horretaz gain, dokumentazio zentroan zer nolako altxorrak gordetzen diren ikusi ahal izango dute erakusketara gerturatzen diren guztiek.

Bisita gidatuak ere antolatuko dira ondorengo egunetan:

Apirilak 6 (18:30) euskaraz.

Apirilak 11 (18:30) gazteleraz.

Apirilak 20 (18:30) euskaraz.

Apirilak 27 (18:30) gazteleraz.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria