Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/27
Seleccione su idioma:
     

Xenpelar Etxea, udazkeneko erakusketak

Erakusketak:

  • GLORIA ASKASO.- olioak, lumatxoak.
    Urriaren 17tik azaroaren 3ra.
  • XII. HERRIEN ASTEA - Mikelazulok antolatua
    Azaroaren 7tik 17ra
  • JAIOTZAK - Gipuzkoako Belenzaleen elkarteak antolatua.
    Abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra.


HITZAURREA

Artisautza sektoreak pairatzen ari den egoerarekin gogaituta, Euskal Herriko artisau talde bat osatu dugu erakusketa baten bidez gure haserrea adierazteko.

35 lagun profesional batu gara, geure eskulan paregabeko hauen bitartez, HASERRE zergatik gauden agertzeko.

Hauxe erakutsi nahi baitugu, gure haserrea, eta horretarako erakusketa ibiltaria prestatu dugu elkarrizketara eta gogoetara bultzatzeko asmoz.

Badakigu jakin aro berrira egokitu behar ditugula gure lanbide tradizionalak; pieza berriak sortu behar ditugu balore berriei egokituak, hala estetikoak nola funtzionalak.

Artisauon ekarpena objektu hutsarena baino asko gehiago da.

Gure piezek kulturari buruz hitz egiten dute, sinismenei buruz; gainera aukera ematen dizu zeurea baino ez den pieza bakarra izateko.

Artisauaren eta lehengaiaren arteko elkarrizketatik sortutako lanari buruz ari gara, pasioa, sormena eta eguneko lana oinarri-oinarriak direlarik.

Begiratzen irakatsi nahi dizugu, artisautza zure sustraietatik eta zure herriaren kulturatik sortzen dela ikas dezazun. Zure iraganeko zati esanguratsua irudikatzen du eta gaur egun garenaren nahitaezko oinarria da.

Aintzat har gaitzaten nahi dugu, baina batez ere, errespeta gaitzaten. Asmoa ez da gu bizirauten laguntzea, bizi nahi dugu.

Orain, erakusketa honetan beste era batez begira diezaguzun nahi dugu, HASERRE NAGO-eta!


| Herriko plaza, s/n - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © 2007 Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria