Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/03/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Sarrera 

Errenteriako mendiak
Errenteriako mendiak

Gaur egungo Errenteria kokatzen den lurra eta eskualde osoa milioika urteren garapenaren ondoria da. Aro Primarioan hasi eta duela 3 milioi urte bukatutako Tertziarioaren amaiera arte, ezagutzen dugun erliebea egituratu zen. Gizakiaren agerpenaren aurreko geologia da.

Duela 2 milioi urte inguru Tertziarioa amaitu eta Kuaternarioa hasi zen. Aldi honetan bi gertakizun garrantzitsu izan ziren, hots, glaziazioak eta gizakiaren agerpena.


Dakigunez, Neanderthal gizakia duela 100.000 urte baino gutxiago lekutu zen Gipuzkoan, azken glaziazioaren hasieran. Baina 70.000 urte gehiago igaro ziren Errenterian bere ondorengoa, hots, gaur egungo gizakia (Homo Sapiens Sapiens) azaldu zen arte. Gure herrira iritsi zen lehen giza taldea ;Aitzbitarte (Landarbaso) izeneko haitzuloan kokatu zen. Kobazulo hauek herrialdeko aztarnategi garrantzitsuenetarikoak dira.

Erromatarren inperioaren garaiko gure historiari buruzko berri gutxi dugu. Eskualdean egon zirela jakin badakigu; horren lekuko Aiako Harriko meategi arrastoak ditugu.


| Herriko plaza, s/n - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © 2007 Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria