Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/11/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Kokapena 

imagen_trasparente
imagen_trasparente

Errenteriako Hiribildua Gipuzkoako iparrekialdean dago kokatuta, hiriburutik 7 kilometrora, Madriletik, 476km-ra eta Frantziako mugatik 10 kilometrora. Errenteriako udal-barrutiak 32km2-ko azalera du. Iparretik Lezorekin du muga, mendebaldetik Hernani, Astigarraga eta gaur Donostiako auzo den Altzarekin, hego eta hegoekialdetik Nafarroako Arano eta Goizuetarekin hurrenez-hurren, eta ekialdetik Oiartzunekin eta iparmendebaletik Pasaiako baidiarekin.

Oarsoaldea eskualdekoa da, Oiartzun, Pasaia eta Lezorekin batera. 


Localización
Localización

Ingurune fisikoa
Pirinioen mendi-adarrek harrapatzen dute udal-barrutiaren alde bat. Ezaugarrietako bat, hale ere, udalerriaren garaiera apala da, baita lurraldearen tokirik garaienetan ere. Bestalde, itsasoa ere ukitzen du Oiartzun ibaiaren bokalearen bidez, Pasaiako badian

Panorámica Errenteria
Panorámica Errenteria

Klima eta sare hidrografikoa
Errenteriako udal-barrutiko klimaren ezaugarri nagusiak, inguru guztiak bezala, tenperatura samurrak eta urte guztiko euri ugariak dira. Klima ozeanikoa eta epela du. Udan bezala neguan ere, tenperaturak epelak izan ohi dira. Udan 18-20º. Bataz-beste eta neguan 5º tik gorakoak. Euriak ugariak dira eta urte osoan zehar banatuak daude. Oiartzun ibaiak iparretik zeharkatzen du udal-barrutia, Bianditzen jaio eta Pasaiako itsasadarrera daramaten 15 km.ko ibilbidearen azkeneko zatian, hain zuzen.
Esan bezala Bianditzen sortzen da ibilbide laburreko ibai hau, Nafarroako mugatik hurbil, eta behin ur-laster izaera galtzen duenetik aurrera, oso ur geldiak ditu, ibai industrial eta hiritar bati dagokion bezala, Pasaiako badian itsarotatzen den arte.

Errenteriatik hiri nagusietara bidez dagoen distantzia: 
 San Sebastián-Donostia  7 Km.
 Bilbo  126 Km.
 Vitoria-Gasteiz  125 Km.
 Pamplona-Iruña  99 Km.
 Madril  476 Km.

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria