Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/13
Seleccione su idioma:
     

Soinu mapa

Errenteriako Udalak inguruaren garapena eta ingurumenaren babesa uztartzeko ahaleginean dihardu. Arlo honetan, produktibitatea eta atsedena bateratzea oso zaila izaten da, eta askotan, emaitzak ez dio erantzuten egindako ahaleginari.

Lan ildo honetan, Errenteria aitzindaria da lokal eta zonalde publikoetako zarataren kudeaketa eta kontrolean. Hori horrela, zaratari dagokion ingurumena ikuskatzeko sistema arautzeko urratsak emanak ditu.

1. Ingurumenaren kalitatea

Egun herritarrak gero eta gehiago kezkatzen dira ingurumenarekin eta hiriguneen promozioetan gero eta gehiago erabiltzen dira era honetako argudioak: naturaren babesa, ingurumen garbia, etab. Hain zuzen ere, ingurumenaren kalitatea komunitatearen garapenaren neurri bat da.

Ingurumenaren Kalitatearen aldeko politikaren barne, Udalak zehaztuak ditu Ingurumenaren kontrol prozedurak eta hauek zuzenean txerta daitezke udal ingurumenaren kudeaketan..

Errenteriako Udala, Agenda 21ean ezarritako politikak kontuan izanik, herrian zaratari dagokion ingurumena ikuskatzeko sistema ezartzen ari da, soinu-presioko mailak neurtzeko balio duena. Sistema honek datuak ikuskaritza zentro batera igortzen ditu, bertan datuak prozesatzen dira, iturria ahalik eta fidagarriena izan dadin. Beraz, izango ditugun datuak hauexek izango dira:

a) Soinu-foku parametroen ebaluazioa.
b) Fokuetan aztertutako parametroetatik lortutako datuetara sarbidea.

Sistema honekin erantzun egiten zaio 2002/49 EK ingurumeneko zarataren kudeaketa eta ebaluazioari buruzko Europako Zuzendaritzak esandakoari. Bertan esaten baita, Agintaritzak ezagutu egin behar duela zarataren egoera eta herritarrei jakinarazi behar zaiela herrian duten zarata maila nolakoa den. Zuzendaritza hau “Agenda 21” agirian jasotzen diren garapen iraunkorrerako estrategien ondorioa da, eta baita EBren Liburu Berdean azaltzen diren politika komunaren ondorio, bertan esaten baita informazioa oinarrizkoa dela, herrietan zaratarekin dugun arazoa konpondu nahi badugu. Honek udal agintariak behartu egin ditu beharrezkoak diren tresnak izatera eta herritarrei zarataren egoeraren berri ematera.


| Herriko plaza, s/n - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © 2007 Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria