Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/03/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Udaletxea 

Udaletxearen aurretiko bista
Udaletxearen aurretiko bista

Badirudi 1552a amaitzear zegoela, Errenteriako udaleko kideek udaletxe bat izateko nahia adierazi zutela, baina XVII. mendearen hasiera arte itxaron behar izan zuten, 1603ra arte hain zuzen ere, agintariek enkante publikoa antolatuz udaletxearen eraikuntza-lanak esleitu zituztenean. Eraikinaren planoen traza Herreraren ikasle prestua zen Miguel de Aramburu arkitekto eta fraile frantziskotarraren esku uztea erabaki zen. Harrobi-lanak Juan de Goiburu eta Martin de Ondartzaren ardurapean egon ziren, errementaritza Jacobo de Arambilleteren kargu eta zurgintza Martín de Gurmendi maisuaren esku.

Harginei garitan eta haritzetan ordaintzera ere iritsi zen Udalaren pobreziari, azken orduan, eraikinaren trazan nahiz apaindurazko xehetasun batzuetan sartzea komenigarri iritzi zioten aldaketa batzuetatik sortutako zailtasunak gehitu zaitzaizikion. Arazoak pilatu arren, 1607an Probintziako Batzar Nagusiak Martín de Leizaolak eta Nicolás de Gararzak 30.407 errealetan balioztatutako eraikinean egin ziren.

Itxuraz Gipuzkoako udaletxe bikainenetakoa zenak kalte larriak izan zituen laster, 1639an frantses gudarosteek Condé printzearen agindupean Hiribildua erre zutenean. Harrapaketa eta txikizio izugarrien ondorioz Errenteria berri bat eraikitzea pentsatu zen Basanoagako barrutian, Pasaiako portuko ubidearen parean, estrategikoki berez leku aproposagoa. Erregeak proiektua onetsi zuen eta 1643an marraztuta geratu zen Hiribildu berrian bizilekua hartzen zuten errenteriarrei pribilegio batzuk ere agindu zizkien.


Baina Donostiak udal berriaren sorrerari aurka egin zion, Pasaiako portuaren gain zituen eskubideak arriskuan jar zitzakeen eta. Proiektua bertan behera utzirik, Errenteriak buru belarri ekin behar izan zion berreraikitzeari. Udaletxea berriztatu zen eta lanak 1666ra arte luzatu ziren, urte hartan garaiko agiri batek adierazten duenaren arabera erabat berreraikia baitzegoen "aunque no con la perfección de antes".

Udaletxeak oin kontzentratua edo aglomeratua du. Barrualdea guztiz eraberritua dago gaur egun. Kanpoaldetik eraikuntza mota honi berezkoa zaion tipologia agertzen du:

Ataripeak: kalea zabaltzen dute eraikinaren lehen oinaren kontura. Erabilgarritasun handia duten eraikuntzazko baliabide bat dira, herriaren bilerak egiteko eta haurren jolasleku eta adinekoen atsedenleku izateko balio baitute.
Oin nobleko balkoi korritua: ezinbesteko elementu gisa agertzen da, hura baitzen udalbatzak herriari hitz egiteko eta Hiribilduaren ospakizunak ikusteko erabiltzen zuen lekua.

Udaletxearen kapitanenea kaleko bista
Udaletxearen kapitanenea kaleko bista

Hiribilduaren armarria: ez da inoiz udaletxeetan falta, askotan probintziarena edo herrialdearena lagun dituelarik. Hemen, Errenterian, fatxada nagusiaren erdialdean agertzeaz gainera, Kapitain edo Kapitanenea kaleko aldean ere agertzen da.

Gaztelu bat du itsas-uhinen gainean, bi panela alboetan eta bi masusta edo ipuru sorta, bakoitza bere aldetik jaisten dena gazteluaren almena garainetik, hura bere hostoekin inguratuz. Multzo osoaren gainean aingeru baten burua gailentzen da, Serapio Múgicaren eta Fausto Arozenaren "Reseña Histórica de Rentería" lanean agertutako deskribapenean aipatzen den koroa ordezten duena, eta ziurrenez markes batena izango zena, gipuzkoar Hiribilduetan ohi den legez. Itsas-uhinen gaineko gazteluak Errenteria hesituaren eta Kantauriko urek bustitakoaren oroitzapena ekartzen ditu gogora.

Bigarren atalean beste lau bao zabaltzen dira, bakoitza inposta ildo baten gainetik gailendutako burdina forjatuzko balkoi batekin, oin noblekoekin eta portadako arku bakoitzarekin bat eginik.

Silarrizko fatxada neurridun eta bakun hau apaindutako erlaitz batekin eta hegalkin garaiko teilategal batekin errematatzen da.

Gainerako atalek baino neurri txikiagoak dituen hirugarren solairua gure mendearen hastapenetan erantsi zitzaion atezainak bere gelak izan zitzan.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria