Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/03/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Morrontxo eta Torrekua erdi aroko dorreak 

Morrontxo Nafarroako atea
Morrontxo Nafarroako atea
MORRONTXO

Oso gutxi dira dorretxe honen jabeei buruz gordetzen diren datuak. Ziurtasunez esan daitekeen gauza bakarra da XVI. mendean Lezo-Lasao familiarena zela. Geroago, San Juan de Olazabal izeneko baten familiaren eskuetara pasa zela jaso zuen Lekuonak, eta horregatik, "San Juangua" izenez ezagutu zen denboraldi batean.

Morrontxo. Hego aurretiko bista
Morrontxo. Hego aurretiko bista

Eraikinak oin lauangeluarra du ia. Hormek behe-oinean metro t´erdiko lodiera dute eta hargin-lanezkoak dira; silarria kantoietarako gordetzeaz gainera, Goiko kaleari dagokion iparreko fatxadan ere erabili zen. Bertan sarbideko ate bakarra dago, dobela handiekin osatutako arku batekin. Garrantzi handiko aldaketak izan ditu denboran zehar: jatorrizko bao ugarietan hormak egin dira eta barrualdetik bizitzeko prestatu diren zabalera handiagoko beste batzuk ireki dira etxebizitzentzat. Fatxadetan agertzen diren modiloi ugariek dorreak garai batean zurezko urkamendiak zituela adierazten dute.

Torrekua. Aurretiko bistak
Torrekua. Aurretiko bistak
TORREKUA

Torrekuaren kasuan, arestian egin diren ikerketa batzuei esker han bizi zirenei buruzko datu batzuk eskain ditzakegu. Jabetza erregistroaren arabera, jaberik zaharrena Joanes de Zulaica maisu arotza izan zen 1693an: artean "Torrea" izenez ezagutzen zen etxea emaztearengandik jaso zuen, Magdalena de Albizu, ordurako zendua.

Torrea etxeak familia berarena izaten jarraitu zuen zuzenki edo zeharka Independentziako gerra hasi eta pixka bat lehenagora arte, orduan galdu baitzen familia haren arrastoa. Etxea hutsik geratu omen zen eta horri esker 1813an ingeles armada aliatuaren gudarosteak bertan egon ziren.

Dorreak oin angeluzuzena du eta horma batek bi zati ia berdinetan banatzen du barrualdea; ondorioz, iparraldera ematen duen aldea jatorrizkoaren handitze bat izan daitekeela uste ohi da. Hargin-lana eta silarria erabili ziren eraikitzeko, Morrontxo dorretxean bezala. Denborak aurrera egin ahala, aldaketa ugari izan ditu bai barrualdeko banaketan bai baoen irekitzeari eta antolamenduari dagokienez. Lehen eta bigarren solairuen artean, adibidez, gaur itxia dagoen traza gotikoko lehio ajimezatua ikusten da. Dorre honek bi ate ditu hegoaldeko fatxadan: bata beheko oinean eta bestea, lehen soilaruan.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria